TALDE ERAGILEA

Haurtzaro Ikastola duela 55 urte sortutako herri egitasmo bat da. Garai hartako oiartzuarrek bere seme alaben hezkuntza nolakoa izan behar zuen erabaki nahi zuten.


TALDE ERAGILEA

Guztion artean sortutakoa eta denen parte-hartzea ezinbestekoa zenez, denok bazkide izango ginen kooperatiba batean elkartzea adostu zuten.


TALDE ERAGILEA

Gaur egun berdin jarraitzen du, guraso eta bazkide bezala, Haurtzaro Ikastolako

erabaki gune guztietan parte hartzeko aukera eta beharra dugu.

TALDE ERAGILEA

Orain Haurtzaro Ikastolako

Kontseilu Errektoreko gurasoon

ordezkaria izateko aukera duzu.

Zer da Kontseilu Errektorea?

  • Batzar Nagusiak (bazkide guztiontzat egiten den urteroko bilera orokorra) delegatzen dizkion eginkizunak bete eta ikastolaren jarduera orokorra gainbegiratzen duen organoa da.


  • Batzar Nagusiaren organo ordezkatzaile eta funtzionala da.


  • Batzar Nagusiaren erabakien pean dago. Baina menpekotasun hori gordeaz, organo autonomoa da.

Nola dago osatuta?

  • Kontseilu Errektorea organo demokratiko, kolektibo eta erabakitzailea da.


  • 13 kidek osatzen dute:
    • Bazkide Onuradunen (gurasoen) 5 ordezkari.
    • Lan Bazkideen 5 ordezkari.
    • Bazkide ez-aktiboen ordezkari 1.
    • Bazkide laguntzaileren ordezkari 1.
    • Zuzendaria eta ikastolako administraria.

Bazkide Onuradun eta Lan Bazkide bakoitzak boto bana du. Besteek ez dute botorik, beraz 5+5.


Bozketa batean berdinketa gertatuko balitz, lehendakariaren botoak bikoitza balioko luke. Lehendakaria kontseiluko Bazkide Onuradunen (gurasoen) artean aukeratua izaten da.


Nahiz eta erabakiak bertan dauden kideen gehiengo soilez hartu daitezkeen, erabakiak aho batez hartzen saiatuko dira Kontseilu Errektoreko kideak.


  • Kontseilu Errektorea hilean behin+beharren arabera elkartzen da eta bere funtzio nagusiak hauek dira:


    • Batzar Nagusiko deialdia egin eta haren aginduak betearaztea.
    • Zuzendaritza izendatzea.
    • Kooperatibaren martxa antolatzea, gidatzea eta ikuskatzea.
    • Langileen lan baldintzak ituntzea.


    • Langile berriak aukeratzea.
    • Ikasleen onarpenerako irizpideak definitzea.
    • Gatazkak zuzentzen ahalegintzea.
    • Pedagogi arloko plangintza onartzea eta ikastolako proiektu eta errendimendu eskolarra jarraitzea.

Nola aukeratzen da?

Guraso guztien artean denon izena duen zerrenda bat banatzen da eta bertatik 5 izen aukeratzen ditu bakoitzak. Boto gehienak dituztenak izango dira hurrengo urteetarako gurasoak ordezkatuko dituzten Kontseiluko kideak.

Eta aukeratua izaten banaiz?

BIKAIN!!!!!!


Kontseiluan parte hartzeko aukera daukazu.

Estatutuetako 11. artikuluan, Bazkideen betebeharren atalean hau dio:


Kargu bat betetzeko hautatuak badira, onartu egin behar dute, bidezko arrazoirik izan ezean.

Orduan...

Aukeratzea denontzat errazago izan dadin

eta

gurasook erabaki gune honetan ordezkaritza izaten jarraituko badugu...


BOLONDRESAK

BEHAR DITUGU!

Honeraino iritsi bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, eman izena inprimaki honetan.

Talde eragileak eta guraso guztiok

benetan eskertzen dugu zure borondatea eta konpromezua.